BCCCAP00000000000000000001808
- Lau ziran: iru gazte ta bat zaarra. Au semearekin, noski. Elkar poztu ta lasaitu nai– rik joan <lira. Asiera pollita Eguberri-jaiei. - Azagra'tarrak izango itun. Len ere be– reak eta bost egiñak dizkitek, bada, an. Ez dek oien artean beste aita-semerik. Aspaldian or zeudenak gañera. Oiek il dituztelako, ez arritu besteren batzun billa biar goizean ez ote diran beste sallekoak etorriko. Olaxe ze– biltzak rekete ta falanjistak, elkarren leian. Sumindua geratu niñun. Eliza zaitzera atera ziran auek, oraindik gizon iltzen ari bai– ziran. Apaiz bat ere etzegoken. Ainbeste pre– so, pagano batzuk bezela zeuzkateken. Jaki– ña, gu Donosti'tik joan giñun. Guk sinisten genin. Baña ar-zulo artan bizi ziran geienak, ez. Alare, apaiz batentzat naiko lana bazego– ken an. Ni arekin izketan ari nintzala, jo zin turu– ta, gosaria zekartela adieraziz. Oiartzuarrak ala esan zidaken: - Oa lenbailen ere lekura, bestela ogirik gabe utziko iñuteke-ta. - Ederra izango litzake ori, jan litekenik ori bakarra emango digute egun guzian-ta. Laxterka joan ta jarri niñun nere lekuan. Ogi-opil biribilla, beroa oraindik, eskuetara bearrean, lastaira gañera botatzen ziteken. Ez itun eskura ematera piatzen, norbaitek bat baño geiago artu etzezan. Luzatu nioken nere azpilla, eta etzekit zer bota zidaten. Urdinxka iruditu zitzaidaken. Ura askoz geiago, esnea baño. Zopak egin 70
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz