BCCCAP00000000000000000001808
mezik ematen? -erantzun zidaken serio-. Emen gorputz ta animak baraurik zeuzkagu. Aoa bete ortzekin aretxek utzi nioken. - Ez dute orduan mezik ematen? - Ka! -orí esateko oitura zin-ta-. Ni one- ra etorri ezkero, ez beñepin. Illaren lenengo ostiraletan, egundoko kanpai-otsak izaten di– tuk, nonbait or, patioz kanpo. Baña orí solda– duentzat izango ditek. lgandeetan ez nauk oartu. - Bear danean ez, tabear ez danean bai. - Nik ez dit orrenbeste ikasi -erantzun zidaken. - Eguberri-jaiei asiera pollita eman dio– gu. - Bai; atzotik asita -erantzun zidaken. - Beste galderatxo bat ere egingo nizuke pozik -esan nioken. - Galde, galde! Dakidana erantzuteko etzeukat beldurrik. - Aristian, leiotik begiratu detanean, illun zegon; baña lau gizon ikusi ditut, goiko baituak, zaitzalle baten atzetik nola joan di– ran kanpora. Aiek nora daramazkite garai on– tan? Goibel-goibel jarri uan gure oiartzuarra, ta ala erantzun zidaken: - Nora eramango zizkiteken? lltzera. Garai ontan ateratzen ·danik, ez dek oraindik etxera iritxi. Bost illabete auetan olaxe ari di– tuk. Htzeak ez dik emen aterrunik. Eta noiz eta gaur! Etziotek egun aundi oni ere begiru– nik. 69
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz