BCCCAP00000000000000000001808

degunean, uste gabean iltzera. Ori ez al dek oñalea? Izan dctan guzia etxe txiki ari eman ziot. An zegok munduan maite genezaken gu– zia. Ta, il baño len, agurtxo bat ari ematerik ez. Eta errugabeak gerala jakinki. - Gu galduagatik, naiko indarra badago etxean. - Ez dit ezetzik esango. Ta ixilik geratu itun. Semeak poztu nai zin aita, onek ere bai semea; baña aien biotze– tan etzegoken pozarentzat lekurik. Alaxe ezkutatu itun aita-semeak. Beste biak, berriz, ixil-ixilik beren baitan bilduak, ordu garratz ura igaro arte. Kupiragarria uan aien gurutz-bidea, ta ori Eguberri-goizean. Asiera bikaña eman zioteken, pakea ta el– kar-maitasuna eskeñiz, gu salbatzera etorri zan Jesusen jaiotegunari. Aiek ezkutatu ziranean, benetan triste, oiartzuarrarengana joan niñun. Ordurako ura ere jantzia zegoken. - Eguberri on! -esanaz agurtu nin. - Baita iri ere, Salbador! -laxter ikasi ziz- kin arek gure izenak. - Non <lago emen eliza? - Zer esan dek? -galdetu zidaken arritu- ta. - Nun dagon emen eliza. - El iza, zertarako? -berriro ere arrituta. - Eguberri-goiza da ta meza entzuteko. - Meza? Non bizi aiz i? Ez da, bada, geiegi eskatzea. - Ez al ditek erakutsi, inpemuan ez dala 68

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz