BCCCAP00000000000000000001808

igarotzeko asmoan. Zin egin nin, egoarte ar– tan andik edo emendik koltxoi baten jabe egingo nintzala. Turutaren otsera denak zutitu giñun. Gure garbiketak pake-pakean egin genizkin. Gaxo etzegonak, etzeukaken oiean geratzerik. Bestela, norbaitek erakutsiko zioken, an nork agintzen zuen. Jaiki nintzan orduko, oitura nuen bezela, zer moduzko eguraldia zegon, leiotik begiratu nin patio aldera. Oraindik illun zegoken. Baña a11 ikusi nuenak. samindua utzi nioken egun guzirako. Lau gizon ziazi ken zaitzalle baten atzetik. Aiek garai artan ikusita. txarrena pentsatu nm: - Ondarreta'ko martxa zebilkitek emen ere. Auek iltzera zeramazkitek. Iru gazte, ta bat zaar xamarra uan. Bereala oartu niñun. an sallean zijoan zaar ura, iru ga.:te aietako baten aita zala. Besteak bere erritarrak izango itun. - Lasai. aita. -esaten zioken semeak, bera ere negarrez-. Minutuko oñazerik ez degu izango, ta orduan kito. - Bai. Nere oñazea ez dek il bearra ta une bateko miña. :'.\Jere benetako oñazea i aiz. Askoz lasaiago joango niñuke, ez baengoke i nere ondoan. Nereak baño min geiago ematen zidak ireak: adin ortan eta erru gabe il bearra. - Guk ere noizbait joan bear degu. - Bai; baña beste modu batera. Iru illa- bete emen eduki ta itxaropen pixar bat artu 67

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz