BCCCAP00000000000000000001808
luze ura, izoztegi batean, manta mear batekin eta lastairik gabe igaro? Ondarreta'n manta xixtrin ura aski izaten genin. Azpirako ere bai-baigendun lastaira zar bat. Emen ori ere palta diagu. Ondarre– ta'n, bumizko oatze bat ere bagenin. Emen, ori ere ez. Ormigoi gogor ta otzaren gañean etzan bear. Alde batetik barau gorrian. Beste– tik, berriz, zerekin estalirik ez. Seiak ezkero, begirik itxi gabe geundeken; ta azkenean, asko pentsatu ta gero, ormigoi otzaren gañean etzan giñun, gañetik manta xixtrin ura jarrita. Negon bezela, ormigoiaren gañean etzan, nolabait arratseko otzari gogor egiteko. Gaberdi aldera, mantari tiraka ari nintzala esnatu niñun. Otzak egoki. Ta bereala, goiko mendi gañetako etxola aietatik etorri uan nere belarrira abots betean eta ozenki: - !Alerta el uno! iAlerta el dos! iAlerta el tres! Bederatzitaraño. Ez uan, bada, antxe ere atsegin egongo. Gu baño obeto jantzi ta janak egongo itun. Bestela, an zebillen otzarekin etziteken burutuko. Gu ta goiko zentinelak baño lasaiago zeu– denak baitun San Kristobal barruan. Egundo– ko oiu ta abestiak entzuten nizkin nik. Gure zaitzalleak ari itun, leporaño edari ta janez beteak, gure ordez Gabon-jaiak ospatzen. Atzeko gela uts aietako batean jiñasi egin nin. Berriro etzan niñun, goizeko korneta entzun arte. Ez negoken beste alako arrats bat 66
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz