BCCCAP00000000000000000001808

sukalde-zai zikin aiek. Denak preso komune– takoak itun. Berentzat zerbait obea izango zi– teken, bai. Gu baraurik uzteko modua egin ziteken beñepin, eta agintariak etzieteken kargurik . artu. . Kristau errian, al duenak al duenetik, kas– tu-beldurrrik gabe, oparo zer jan ta zer edan izaten duten egun auetan, aitzaki-maitzaki gu barau gorrian geratu giñun. Olako otorduak geiago ere egin bearko genizkin. Nere anaia ere etzegoken betekada aun– diegiak egiten oitua; baña platerkada lenteja aren aurrean begiak gorriak jartzen zizkin. - Au dek aparia ekarri digutena, au_! -esan zidaken-. Ai zer nolako erraldeak bota bear ditugun, oberik ez badigute ekartzen! Ni ere ez negoken umoreko, baña ala erantzun nioken: - Donosti'n, emen baño aukera obea ge– neukaken. Baña an ere iru egun baraurik egin genizkin. Emen, lenengo egunetik zerbait ekarri zigutek. - Ortatik an ere bagenin: ura, alegia, ta au baño garbiagoa. - Uretik ere etzekit ez ote geran eskasian ibilliko. Mendi-mutur legor ontan etzegok urik. Nonbaitik igo bearko ditek, eta ez dek beti atsegin izango. Alare, neguan ez diagu elur-paltik edukiko. Urtuta, bederenik, andik edango diagu. Ekarri diguten au zikiña dek. Ura bai garbia izango dala. Aparia joan uan nolako-alakoa. 63

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz