BCCCAP00000000000000000001808

eginta, beeko zulora eramango ziteken. An egon bearko zin luzaroan usteltzen. Ori uan San Kristobal 'ko legea. Lenteja ale aiek etzegoken jaterik. Beren ur beltz ura zurrutan edanta, beste gañerakoa an joan uan komonera. Beren azpillak es– kuan, lerroa egiña zegoken ordurako komo– netan, Gabon-aparitarako eman ziguten ura ara botatzeko, ordua baño len. Ogia zutenak, ura bederenik jango zite– ken. Etzuenak, barau, guk bezela. Donosti'ko gosari pixarrarekin geundeken. Asiera bikaña eman genioken San Kristo– bal'ko bizitzari. Dirua zutenak ikusten nizkin beste zerbait artzen. Gasteiz'ko inguruan kuneta zaarren bat austen arrapatu ta bertan epaituak, baitun gutxieneko amarren bat gazte. Aiek, beren ezerezetik, eman ziguteken ogi kozkor bana. Aien artean zegoken Juan Iglesias, gero Eusko Jaurlaritza atzerrian zegon arte ango aolkulari izango zana. Beste mutil aundi bat ere bauan aiekin, arabarra, Araia 'koa, ezin ase zana. Gosearen gosez ezin buruturik, ormaren ertz bizia bu– ruarekin jota, txikitzeko zorian zebilleken. Baña bere lagunak etzioteken uzten. Berak ere, noski, itxura ugari. Etzeukaken artarako gogo aundirik. Aize gaixtoa zebillela, ta zurrunbulluan tximinitik beera sartzen zala, ta etziola suari indarrik artzen utzi; aitzaki ori jarri ziguteken 62

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz