BCCCAP00000000000000000001808
zanean, etzekit zer burruntzalikada emango ziguten. Baña zekartenak baño zikiñagorik ez dit nere begien aurrean ikusi. Krakaz beteak zetozeken. Aiek berak olakoak zetozenean, nolakoa ote zekarten oniziko jana? Nerera baño len, ikusten nizkin mortxatu zutenak. Nazkatuak, azpillara bota zitéken aoan artu zutena. Besteak, berriz, kutxarean artu ta lengo lekura botatzen ikusten nizkin. - Gabon-apari ederren bat diagu, noski -nioken nerekiko. Nere ondora etorri zanean, luzatu nioken nere azpil erdoitu ura. Burruntzalia pertzan sartu baño len, arpegira begiratu zidaken, si– maurretan muturka ibillitako zerri-mutur gi– sako arekin, burruntzalikada trinkoa eman edo urtsua, nor nintzan jakiteko. Bere adiski– deak burruntzalikada oparoa artuko ziteken. Besteak, berriz, ura. Ori dek emengo legea. Lenteja uan gure Gabon-aparia. Bota zi– daken azpillara. Ura beltz-beltza, epel xama– rra. Ogeiren bat lenteja bota bezela, gordiñ– gordiñak, berotu beste gabeak. - Au ere guretzat al zegon? -nioken ne– rekiko amorruz-. Zikiñak etortzea ez uan arritzekoa, zekarten iru aiek baldin baziran sukalde-zaiak. Baña ain gordiñak? Au al da Gabon-aparia? Mandoa bera ere nazkatu egingo uke-ta. Begi gorriak jarri zizkin jendeak. Ezer iño– ri esaterik ez. lxil-ixilik, burua makurtu ta amen. Bestela, oroigarriak izango itun, ke– jatzen zan arentzat, Gabonak. Ebaki-ebaki 61
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz