BCCCAP00000000000000000001808

Oiartzuarrak aldez aurretik esan ziguken, emengo arrantxo utsarekin bi urte bizirik iraungo zuenik etzala. Asetzeko aña ez bazi– guten emango ere, gosea zerbait iltzeko aña ekarriko al ziguteken. Gabonak itun. Orren itxaropenik ere ez geneukaken. Norberak bere patrikatik ez ba– zuen zerbait erosten, ezer berexirik etzigutela emango. Jarri giñun, bada, bakoitza bere lekuan, eta bazekarteken bi lagunen artean alako pertza aundi bat gure apariarekin. Aien au– rretik igaro zan zaitzalle batek, bai-baizekin lau berri bagiñala etorriak, soldadu-azpil er– doitu bana bere kutxarearekin bota z1guken, eskuetara bearrean, gure trasteen gañera. Orduan nik, apal-apal, ogirik ez gendula ta eskatu egin nioken. - I goizean emen ez engon ezkero, etzaik ogirik tokatzen; eta eskubiderik gabe ez ezer eskatu. Ta, bere berga zaar aundi ura artuta, jotzeko zemaia egin zidaken. Nere ondoan zegon napar batek esan ere bai: - ,Bestia, más que bestia! Goseak dagon batek ogia eskatuta, jotzeko zemaika! - Ogiaren itxaropenik ez geneukan ezke– ro, beste zerbait jan litel5.ena ekarriko al zigu– tek. Bestela, aurtengo Gabonak oroigarriak izango dituk. Bazekarteken geldi-geldi txerri-pertza aundi ura arkupetik arkupera. Gurera iritxi 60

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz