BCCCAP00000000000000000001808
EGUBERRIAK Anaiak eskeñitako apari-bazkariak utzita, atera giñun Donosti'tik. Goizeko kapesne utsarekin geundeken, bada. Bide guzian iñork etziguken ezer eskeñi, eta ez dek arritzekoa. Sartu berri auek etzekitek besteak gosetzen diranik ere. Berena egin ezkero, or konpon besteak. Beldurrak igaro genin San Kristobal– 'erañoko bide guzia. Ori ditek berena. Batez ere, guardiazibil batzuen eskutik atera ta bes– teen mende geratu giñanean. Utzi genitunak odol-usaia bazeramaten; artu genitunak ez itun santuagoak. Aiek, Eguberriak ospatzera joan itun be– ren etxera. Gu ere bai; baña San Kristobal'e– ra. Etzekit aiek zer izango zuten. Baña gurea baño obea izaten, ez uan zalla. Egun santu guzian etzin gure urdallak ezer artu: ez jaki, ez edari. Apal-ordua etorri zanean, bada, bageneki– ken ez gendula gauza aundi ta ederrik izango. 59
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz