BCCCAP00000000000000000001808
aurrera zetozela. Bestetan, Ondarrabi aldera .,..,z,,-k~ ... z,-,.b-..~ ""'"m,;J. ~,;i_rlu zira.la itxaso aldetik. Eten gabeko galderak. Oiek egiak ote ziran ja– kin nai. Berri onak entzun nai, ta guk eduki ez. Arrasate aldeko ori egia izan zitekela. Baña Ondarrabia'n ainbeste milla itxasoz sar– tu ziranik ez gendula sinisten. Doriosti'tik ia bistan dagola, ta, olakorik gertatu izan balitz, laxter ikasiko gendula ori. Nola sartuko itun, kanpoko nazioren bat izan ezik, itxas zabal ortan, zoritxarrez, Franco'ren ontziak agintzen ziteken-ta? Andik sututako zanpeta– ko ederrak entzunak giñun. Batzuk, alako zear-begiratu bat egiñaz, ala zioteken elkarri: - Oiek, Donosti'tik zetozek, eta ango geienak, errosarioa eskuan dabilkiten oieta– koak dituk. Geienak fazistak. Guk gezurra esanta, oiek egiarekin baleude bezela. Baitun gure alde atera ziranak. Azkena joanak, geienak Gasteiz'en arrapatutako bil– botarrak itun. Ongi zekiteken aiek, Ondarra– bia'n itxasoz sartzeko, indarrik etzeukatela gorriak; eta erotzat artu zizkiteken, alako gal– derak egiten zituztelako. Nai bai, baña ezin. Espetxe guzian, orduan beñepin, bi eus– kaldun bakarrak bizi itun. Biak adiñekoak. Bat, oiartzuarra; ta bestea, Eibar'koa, baña trenean lana egiten zuena. Arek etzin edoze– ñekin itzegiten. Piakaitza uan. Oso tratu gutxi eduki genin arekin. Oiartzuarra, berriz, oso bestelakoa uan. 55
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz