BCCCAP00000000000000000001808
duentzako jasoak. Baña ia millaraño egongo giñun, igesa ordurako. Gu sartu giñanean, beñepin, erdi utsa ze– goken. Bigarren galeria esaten ziotenean sartu giñun gu. Iru bazizkin olakoak: goikoa, erdi– koa ta beekoa. Goikoan jende mordoska bat bazegoken; baña oraindik epaitu gabeak. Gu joan giña– nean, an zeudeken oraindik Molero jenerala, baita lrujo bat ere. Manuel lrujo'ren anaia noski. Ura uan San Kristobal'ek zeukan leku– rik onena; eta, patioz beste aldeko gelak bere– xi exkero, aizetsuena. Gurea ere ala uan, patioko muga-mugan. lrugarrena, lenengo galeria deritzana, au zearo lurpean zegoken. An ez uan eguzkiaren argirik sartzen. Egunaren pozik ain gutxi. Leio txikiak zeuzkaken patiora, azpitik gora, txirrikitu batzuk bezela. Orduan utsa zego– ken. Gu sartu giñanean, bada, zaitzalleak joan ta trasteak utzi giñun lekura, bereala asi uan jendea urbiltzen. Aiek egiten zizkiguten galderak zearo arri– tuta uzten giñuzteken. Amets-pean bizi itun asko. Etziteken, egia esanta ere, sinistu nai. Gasteiz'tik joan ziranak bai; aiek joan berriak itun-ta. Radio Petate 'k egiten ornen zuela lana, esan ziguteken gasteiztarrak, eta ala izango uan. San Kristobal'en bertan asmatzen ziran gezurrak. Batean, Arrasate alde ortan, Bizkai aldetik 54
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz