BCCCAP00000000000000000001808

Gure trasteak bizkarrean, aietako bat bide-erakusle aurretik genduela, ate aundi ba– ten aurrean geratu giñun, burnizko txapaz egiña, zabaldu ziguten arte. Noizbait ura ireki ta sartu ta ixterakoan, egundoko zanpetakoa atera zin burnizko ate arek, bere inguruak dardarazterañokoa. Ala– ko buelta bat eman zin gure biotzak. - Zer jasan bearrean ote gaude gu, ba– rrunbe illun ontan? -nioken nerekiko. Anaiak esan ere bai: - Orra: demoniñoak artu gaitzik bere mendean. Ate ori etzaiguk berriz zabalduko, gu ankaz aurrera eramateko bestetarako. Nere burutik ere igaro itun oldozmen oiek. Baña itxaropentsu erantzun nioken, zea– ro eroria ikusten nuen anaiari: - Lasai adi, loan Joxe. Ez itxaropenik galdu. Jainkoak bere eskuan zeuzkak orko giltzak; eta esaera zaarra dek, Jainkoak es– tutzen badakila, baña ez itotzen. Inpernu be– raren itxura zeukak, egia; baña ate bat zabalik zeukagu beti. Gu nor bagera beñepin, deabru guziak itxiko ez digutena. lnguruak ixten ba– dizkigute ere, goia etzeukatek ixterik. Ortik iges egingo ziegu. Bakarrik izan banintz, askoz ariñago ja– sango nizkin espetxeko nekeak. Baña nere anaia aldamenean dena pazientzian zeramala ikusiz, naigabe ematen zidaken. Zer egin ote du onek orrela supritzeko? Neroni ere berdin nebilleken baña. Ari ala itzegin banion ere, ez dakizute 50

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz