BCCCAP00000000000000000001808

deetatik nai duen bezela artzen dik mendi– mutur au ta. Euskalerriko erri batzun antzera, batez ere itxas-bazterrekoena, egiña zegok. Ar-zuloak bazirudik mendi-egaletik barrura sartua dago– la, eta andik gora zurubi-mallak bezela zeu– dek etxe-bízitzak jasoak. Zuloan egin gaztelua. Ura soldaduentzat; eta agintarientzat, berriz, egutera-eguteran beren etxe-bizitza koxkorrak, goraka-goraka, elkarren gainka bezela. - Len soldaduen antzera, orain atxilo– tuak biziko gaituk zuloan. Gure borreroak, eguterako bizitza oietan. Konpañi bat osoa zegoken, bada ez bada, espetxea zaintzen. Inguru guzian, jakiña, gaztelu auek guziak bezela, lubakia. Baña ez uan aundia. Beetik gora sartzen zalla: baña goitik beera laxterka datorren gazte batek aixa eragiteko moduan. Gero esango degunez, andik aldegin zin jauzi batean konpañiko kornetak. Igesi egin nai zutenen ametsak ere, jauzi arek moztu zizkin. Sarrerako zubi bat zeukaken, jaso ta jex– ten zana. Bañan zubiaren sarreran burnizko ate aundi bat, eta bere gañean: Fuerte de San Cristóbal. Nondik atera ote zuten izen orí, San Kristobal txoperren zainda:ria izanik? 47

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz