BCCCAP00000000000000000001808

- Ara non zegoken gure inpernua -esan nieken. Bat-batera begiratu ziteken aiek ere atzera. - Iltzera onuntz ekartzea parragarria ba– zan, bizitzera ekartzea ez al dek oraindik pa– rrarriagoa izango? Auzoan zeukagu au baño erosoago ta askoz leku obea San Markos -zioken nere anaiak. - Ikasi-ordua badiagu onuzkero, auek ez dutela gure onik nai. Errextasunik eman ain gutxi. Gu beti oñazetan eta etxekoak eziñean jarri, orí dek auen asmo bakarra. Gu gorriak bagera, bazekitek etxekoak ere ala dirala. Gu bixitatzeko ~smoan, nor etorriko dek mendi– mutur ontara? Len arlote bizi badira, ez dituk asko aberastuko. Bidean kastatu bear dutena, obe ditek presoentzat biali. Suminduak geratu giñun, Donostia'tik ar– kaitz-zulo artara ekarri giñuztelako. Gu zi– gortuoi alperrik supri-eraztea etzegoken ondo. Orregatik, ez gaitziken beren alde jarri– ko. Maitasunak biltzen dizkik biotzak; gorro– toak berexi. Baña etxekoentzat uan izugarrizko aldre– beskeria ori. Edozeñek zekik, etorri nai bazu– ten, zer txango zeukaten egin bearra. Lenen– go, trenez; gero berebillan edo oñez. Sendi beartsu batek biotza bear zin, ainbeste neke ta diru botatzea bost minutuko izketaldi bat egi– teko. Ta, bakarrik bagiñan, etziguteken gure izkuntzan utziko. Bertara iritxi giñanean, eta kanpotik ar– zulo ura ikusi, alako tristura batek lotu gaitzi- 45

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz