BCCCAP00000000000000000001808
go, eroak ere bazekik; eta kamioi erekian. Es– kerrak, alare, gora ginjoazen. Aizeak etzin ainbesteraño korritzen, geldi-geldi zieken-ta. Goizean, amaikak baño len atera giñun Donostia'tik. Illun-bistan giaziken. Jakiña, eguna ere motxa zala. Orduantxe zieken eguzkia ezkutatzera urrungo mendi atzean. Zer tristura ematen zigun illunabar arek! Nere ogei ta bi urterekin, mendi-gaztelu ba– ten barrunbean bizirik usteltzen egon bearra, ain eder ta lilluragarria zirudik adin ortan munduak-eta. Ogei ta amar urteko zama biz– karrean geneukala, leku onera giaziken, mun– duak eskeintzen zizkigun atsegiñak irixteko. - ltxu bizi diranak ere badituk, eta zer egingo diagu, bada? Ez ote zuten gero, Onda– rreta'n il ziran bi anaiak, guk baño suerte obeaizan? Eguzkia ezkutatu-alean, otza azitzen ari uan. - Ez ote gera beñere iritxiko? Eskimalak sei illabeterako agurtzen ornen ditek eguzkiaren sarrera. Guk bost urtetarako agurtu bearko genin. Ez baigendun bere ertee– ra-sarrerik ikusiko. - Ez ote gaituk ar-zulo madarikatu orta– ra iritxiko? Mutur artan ageri- etzanean, ezin ziteken ar-zuloa besterik izan. Alako batean, bide-gurutze batetik atzera zear begiratu bat egin nuenean, an ikusi nin atzean gaztelu zaar aundi ura. 44
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz