BCCCAP00000000000000000001808

Orrekin, aurrea ikustea ere galerazi egiten ziguteken, ea an goien zer zegon jakiteko. Bide arek ez baizuen bukatzeko itxurik. lgo ta igo, ta gero ta bide kaxkarragoa ta leku basa– tiagoa. Orduan oroitu niñun ni, norbaiti entzuna niola, lruña inguruko mendi batean bazala gaztelu edo fuerce deritzaion aundi zakar bat. Nonbait !anean ari giñala, egundoko zanpeta– koak entzuten genizkin, eta nere lagunak esan zidaken orduan: - Zanpetako oiek, seguru asko, San Kris– tobal'koak izango dituk. Aieka artatik zeto– zek, eta aizeak ere andik jotzen dik. Ori esan zidana naparra uan, eta berak soldaduzkarik geiena an igaro zuena. - Eta San Kristobal orí non zegok? Urru– tiko zanpetakoak ez ditek ematen. - San Kristobal ori, Iruña'ko gañean, mendi zakar baten muturrean, bide extu ba– tean. igota. Ordu erdi bat bageramaken igo ta igo. Baña bere erteerik ez genin ikusten. - Lasai, mutillak. Orain oroitzen nauk !ruña ondoko mendi-gallur batean badala guda-gaztelu aundi bat. Zalantzik gabe, arako txangoa diagu -esan nieken. San Joandarra ere bereala oroitu uan: - Bai. Ortan arrazoi daukak. San Kristo– bal dik, gañera, izena. Orduan lasaitu giñun. Bañan ia etsi genin. Otzak daldaraka goazela, bean otza baze– gon mendi kankar artan etzala beroago egon- 43

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz