BCCCAP00000000000000000001808

ZIGOR-MENDIA Gorago ta bide zakarragoa, ta inguru guzia basatiagoa; eta bueltaka-bueltaka beti gora. Bi guardiazibillak aurrean, aulki batean exerita. Gu, berriz, beste zurezko aulki batean, aiek bezela atzeka. Iruña ikusten genin beeko zo– koan. Uzten gendun bide zakarra ere bai, sube bat bezela biurrika-biurrika, bi aldeetara txara ta arkaitza. Lenengoz arrituta geratu giñun: - Nora ote garamazkite? Baña gure arridura laxter beldur biurtzen asi uan. - Non arraie ote daukate auek goi ortan espetxea? -zioken anaiak. - Etzekiagu, motell, -erantzun genio– ken-. Lenengo aldiz giazik gu ere aldapa ba– samortu auetan barrena. - Preso asko ekartzen badituzte, gose ikaragarriren batzuk pasa bearko dizkiagu. Gu mendi ontan mantentzen ez dek errexa izango. 41

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz