BCCCAP00000000000000000001808
Aundi gaixtoak gora ta txiki onak beera, es– petxera edo eriotzera. Ikusia zegok mundu ontan ez dagola zuzentasunik; gaixtoak ditu– gul<l, nagusi, eta zuzen jokatuak oinpean ta negarrez bizi gerala. Orregatik, nai ta nai ez, bearrezkoa dek denon gañetik dagona ta ba– koitzari berea emango diona. Iruña'ra iritxi giñanean, bada, emen jetxi giñun baituak. Denak aurrera jarraitu zite– ken. Gu, berriz, geltokian geratu giñun. Gure guardiazibillak ere presa ziteken, be– rriz Donosti'ra biurtzeko, al zuten ondoena ospatzearren berak ere arrats ori. Gu bakarraren mende geratu giñun. Joan uan bestea ango agintariren batengana, beste bikote bat eskatzera. Otza zegoken benetan. Donosti 'tik otzak erten giñun, eta lruña'n ere etzegoken epel. Etzekit zenbat denboran egon giñan. Ordu er– diren bat bai, noski. Baña an zebillen jendeak ez gaitziken aintzakotz artzen. Amaika olako ikusi ta oituak egongo itun, gure aurrean arri– tuta geratzeko. Mezetatik izkillotzeak ikustera joaten ornen ziranei, gu ala l9tuak daldaraka ikus– teak etzieken biozkada aundirik egingo. Go– gortuak zeudeken asko zoritxarrez, goikoak iruzurtuta. Baña andik urte gutxira asi itun esnatzen eta San Kristobal'ko atxillotuei la– guntzen, bein igesa ezkero. Noizbait azaldu itun kamioi zakar bate– kin, eta beste bikote baten mende geratu gi– ñun. Mutur illunak zeukateken aiek. Begiratu 39
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz