BCCCAP00000000000000000001808

- Eta iltzalleari zer egin zioteken? - Saritu; galoi berri batzuk eman. - Bere nagusia il ta saritu mendekoa? - Si no, fracasa el Movimiento -zioteken arro berriro. - Eta zuzentasuna noizko? - Guk agindu ori artu genin. - Zuen koronelaren gañetik, noren agin- dua'! Bapo zegok. Justizi pollita! -esanta, ixi– lik geratu itun katalanak. Belarri bat nere lagunekin neukaken. Bes– tea, berriz, guardiazibillen elkar-izketara; Na– parrak atsegiñez ari itun kontatzen. Denak itun España'ren alde; baña bai bideetan be– rex. Elkar-izketa interesgarria. Baña nazkaga– rriagorik ez nin egundo entzun. Olaxe joan giñun Iruña'raño. Aiek ere Eguberriak ospatzera zetozela beñepin. Lau, ta rekete me luxe ura, Iruña'n atera itun. Bes– teak, treneko zaitzalle bezela, aurrera jarrai– tuko ziteken. Ainbeste errugabeko il aien artean, beren koronela. Amaika etxetan negarra utzita, aiek etziteken espetxerik merezi; ta iñori txarrik egin gabeak, eta egiteko asmorik ere ez gen– dunak, kartzelara. Laxter jaioko zanaren antzekoak gu giñun; baña ez genin Egube– rriak ospatzerik izango gure etxekoen artean, lengo urteetan bezela. Bitartean, Herodes'en gudariak, errugabeak iltzen aspe1tuta, aukera izango ziteken beren etxeetan askok, ildakoei ostutako ondasunetatik. Beartsuarentzat badituk beti bear-ezak. 38

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz