BCCCAP00000000000000000001808
rri izango -zioteken arro, santu aundi baten lanak egin zituztelakoan. Katalanak ez itun iritzi ortakoak, eta ala erantzun zieteken: - Baña Jainkoak etzin mundua eskubita– rrentzat bakarrik egin. Ezkertiarrak ere non– bait bizi bear ditek. - Oien lekua kanposantua dek. Oiek ez ditek iñora pakerik eramango. - Eta guk bezela pentsatzen dutenetik al zetorrek pakea? Emen ondo pakean zeude– ken. Zuek ekarri dezute guda. Sumindu itun arrazoi auekin ere gure odol-zaleak. Aien lanak zalantzan jartzen zi– tuna, erejetzat artzen ziteken. Beren el Movi– miento 'gatik <lena eginta, nola utsegin zezake– ten? Mundua ebanjelioak, maitasunak alegia, salbatuko duela ziotek. Baña aiek etziteken olakorik entzun nai. Aientzat, gorri guziak il ta berak bakarrik geratzetik zetorreken Espa– ña'ko pakea. Katalanak laxter antz eman zioteken aie– kin etzegoela elkar-izketarik, eztabaida antzean beñepin. Asarretu egiten itun, arrazoi aiek entzunda. Bereala, aien atsegiñezko gal– dera bat egin zieteken: - Orduan, zuek 'Salbatu zenduten Napa– rroa, gorriei aurrea artuta? - Bai. Ori bai egia dala. Bestela, Napa– rroa ere, Gipuzkoa bezela, gorrien mende ge– ratuko uan. - Ortarako zer egin zenduten, bada? 36
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz