BCCCAP00000000000000000001808
ñun, eta ez or erririk-erri arrapazka gizonak iltzen ibiltzeko. Nik ez dit ortarako balio. Ni kapitan Mayor'en eskolakoa nauk, eta aren bide herbera artu dit. Naparroa'ko garbiketak egiteko, bera aukeratu ziteken. Baña etziola kontzientziak agintzen ori. Eskubiak bezin naparrak zirala ezkerrak. Beste iritzikoak zi– ralako, ura etzijoala anaiak iltzera. Aiek etzu– tela ezeren txarrik egin. Betik ere etzutela izan. Eskupeta txar batzuk besterik etzitzaiz– kiela arrapatu. Iritzi utsagatik ezin litekela gi– zonik il, ez badu txarrik egin. Lege berri aue– kin ondo ez datozten lanak egin bazituzten ere, eskubide osoarekin egin zituztela. Beste legeak zeudela orduan. Etzegola eskubiderik, arrazoirik ain gutxi, napar batzuk besteak iltzen ibiltzeko. Naparroa'k bere seme guziak maite ta zaindu bear zitula. Ta aurrerako es– katu zin, eta an il uan. Zer uste dezute: arek etzuela España'rik maite? Gutako iñork baño geiago agian. Bai ordea naparrak ere eta gi– zon-itxura zuen guzia. Aren eskolakoa nauk ni ere. Gu aurrean gabiltzak. Soldaduen gisa, gure bizia arraixkuan jartzen diagu. Ez beste askok bezela, erririk-erri errugabeak eta na– parrak iltzen jardun. España'ren alde gudan gabiltzak. Ez aundizki batzun bizia zaintzen, atze ontan dabiltzan bezela. Ainbeste eriotzen konturik ez dit emango nik. Ala nioken nerekiko: - Auetan ere gizon zuzenak badituk. Etzetozek, ari duten sarraski onekin, denak bat. 33
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz