BCCCAP00000000000000000001808

ko garbizioren bat egin ez dutelako, etsairik gaixtoentzat dauzkazute? - Nik etzekit zergatik; baña jipoirik gaix– toena berak ari dituk artzen. - Kataluña'n ere, gorriak ez dituk atzetik geratuak izango. An ere, ibaika ixuriko zite– ken odola? -galdetu zieken katalanei. - Ez. Ezetzik ez dizuet esango. Baña ez onenbestekorik. Ango Jaurbatza, izan ere, le– gea zaitzeko laguntza gabe geratu uan. Alare, ez dek emengo alderatzekorik gertatu. An Eli– zak, errugabeak, pagatu dik larrutik. Apaizak esku-utsik zebiltzak eta arrapatu errexak bai– dira. Oiek, ango gorrien eskuetan erortzean, jakiña zeukatek bi tiro, zer iritzitakoa dan ere galdetu gabe. Baña goikoak ori mozteko ezi– ñean arkituko dituk. Auek sartzen badira, ez dek atsegiñago izango. Amaikak joan bear dik ankaz aurrera. Batzuk ondo merezi ere bai. - Apaizak errugabeak dirala diok? -zioteken Zumarraga'n sartuak-. Ez denak. Gipuzkoa'n separatista asko zegok. Amarre– tik gora izan bear ditek illak, eta oraindik geiago eroriko dituk. Alaxe ziaziken, beren azañak kontatuz, gure guardiazibillak. Baña aurretik etorri zana ixilik zegoken. Entzun bai, baña ez uan elkar-izketa ortan nastu. Aren iritzia ere jakin nai ziteken katalanak. Ala galdetu zioteken: - I ere guardizibilla izango aiz, noski. - Bai. Ala nauk eta etzeukat ukatzeko. Baña ez zuen iritzikoa. Ni, guardiazibil egin nintzanean, erria ta España zaitzeko egin ni- 32

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz