BCCCAP00000000000000000001808

dizkiagu. Besteak, Ondarreta'ra ziazik, nor– baitek salatuta. Egia edo gezurra dan aztertu gabe, norbaiten aginduz, arratsean banaka– banaka eriotzara zeramazkitek. Baña etzeuka– gu zertan negar egin. Oiek geienak separatista gorri oien kutsua zeramatek. España bi puska egin nai zuten oietakoak dituk. - Orduan garbiketa ikaragarriren bat egin dezute? - Agindua besterik ez. Naparroa'n amar millatik gora onuzkero. Ta oraindik etzeukak geratzeko itxurik. Noiznai agertzen dituk go– rri oietakoak. - Probintzia txiki baterako ez al dek geiegi o·ri? - Ez, ez. Oraindik askoz geiagok erori bear ditek, orain arteko martxa badarama. Es– paña'ren etsai asko zegok, eta garbitu bear diagu, oietako bat bakarrik ez dedin geratu. - Orduan konfiantza osoa zeukatek zue– kin militarrak. - Eskerrak Jaunari. Ori goratzarre bat dek guretzat. - Gorriak ere garbiketa gogorren bat egingo ziteken? - Asmoak bazizkiteken. Baña ez ditek betik izan. Aiek ateratzeko moldaketak egiten ari zirala, aurrea artu genieken. Bestela, ez uan gutako bat geratuko. - Armik artu gabeko jendea, zalantza utsagatik, nola il l'itekek orren aixa? - Beldurrak zaintzen ditula baratzak zio– tek. Emen ere berdin. Beldurrak genbiltzaken, 30

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz