BCCCAP00000000000000000001808
je-talde bat. Guk zerbait egin degula-ta, arritzen zerate. Oiek ixuri ditek odola, oiek. Etzekiagu Naparroa'n erri bat izango dan oiek bakarren bat il gabekorik. Gaur bertan ere, entzun degunez, Erriberako erri batetik bi il dizkitek. - Nik, zuen lekuan banego, arrapatu ta berak garbituko nizkikek. Oiek legez fuera ze– biltzak. Zuen lekua betetzen ditek oiek. - Ori etzegok gure esku. Militarren bai– men osoarekin zebiltzak, gu bezelaxe. - Orduan, elkarrekiko ezin ikusiagatik, amaika eroriko itun. - Goikoak ez badigute agintzen, ezin gentzakek guk or ezer egin. - Zertan ari dituk orduan emengo egune– rokoak, gorrietan arma dutenak nai dutena egiten dutela esanaz, berak berdin egiten ba– dute? Obe litekek lenengo beren etxea zuzen– duko balute. - Ez ori bakarra. Erririk geienetan, bee alde ortan beñepin, bi taldetan berexiak zeu– dek: rekete ta falanjeak. Talde batek askatzea nai badu, besteak bidera joango dituk iltzera. Guk aña edo geiago il dizkitek oiek. Guk uz– ten ditugunak oientzako dituk. Naparroa'n, bada, garbizio ikaragarria egin diagu. Gorri– separatista gutxi uan. Etziotek, alare, bakar bati barkatu. Baña orren errua goikoena dek; ez gurea. - Ori, Donostia'n bertan ere berdin egi– ten ari dituk -zioteken Zumarraga'n sartuta– koak-. Bidean batzuk, lekuraño baño len, utzi 29
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz