BCCCAP00000000000000000001808
- Nora zoazte gudari auekin? - Etzekiagu gudariak diran edo ez -erantzun zieken gure bum· zegon guardiazi- billak-. Puska bateko itzala bazeramatek be– ñepin. Ogei ta amarrekoak dituk laurak, eta Iruña'ra ekartzeko esan zigutek. Or jakingo ditek zer egin. - Leku ederra gudari auentzat, bakarren batzuk izango dizkitek illak-eta. - Iñor il balute, ez itun orain gurekin etorriko. An, odol usai pixar bat artu ezkero, etziotek barkatzen. Amaika, botoa eman utsarekin, entzun degunez, badizkitek beste gabe pusillatuak. Azkena sartu ziranak, Naparroa'n lan egi– ten zutenak, ala erantzun zioteken: - Orduan emengo antzera ari dituk an ere. Naparroa'n gutxi dituk consejo de gue– rra'raño iritxiak. Olako salaketa zuten guziak, ez itun .espetxera sartzen. Zertarako eraman? Berdin andik batzuk etxera bialiko dizkitek aske. Berriro salatu eta guk baitu egin bear, ondoren bazterren batean iltzeko. Napa– rroa'n, beñepin, gorri ta separatista oiekin guk egin diagu justizi jatorra: zañetik moztu, berriro sortu ez dedin. - Orduan zuek, iñoren aginterik gabe, bururatu zaizuten guzia egin dezute? Orí, iñork kontrarik egin gabe jabetu ziñatela, ga– ñera. - Ez guk bakarrak. Sail geiago ere badi– tuk, ori egin dutenak; eta ez, gu bezela, mili– tarrak. Or dek El Aguila deitzen dioten falan- 28
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz