BCCCAP00000000000000000001808

kagu zertan gaizki itzegin beren erriaren alde atera diranengatik. Berdin katalanak ez dituk separatistak; eta, ordaintzen • zien legezko Jaurbatzaren alde jarri diralako, ez ditek aiek billaukeririk egin. Iñor billaurik izatezkeroz, gu gaituk billauak, jaten ematen zigunaren alde joan ez geralako. Barkatu, gu lenengoak igesi egin baidegu andik. Naigabez entzun zizkiteken besteak kata– lánen arrazoiak. Bai auek laxter antzeman ere serio-serio jarri zirala. - Orduan gu gaituk billauak. Bestearen alde joan diranak, ez. - Zuzenbidez epaitzekotan, bai. Legezko jaurbatzaren aurka joan baigaituk. Alare, bi– llauenak gu, andik iges egin degulako. An oraindik lengo Jaurbatzak agintzen dik. Zuek bete-betean auen eskuetan erori zerate. Emen auek agintzen ditek eta berai jarraitzea arra– zoizkoa dek. Baña Gipuzkoa'n erori baziña– ten, gorrien mende zer egingo zenduten? - Orí etzekiagu. Baña Jaurbatza ez bada zuzena, ez gaudek ari jarraitzera beartuak. Ortan ez diagu uste uts egin degunik. - Zuzena dan edo ez, gu nor gaituk epaitzeko? Baña legez jarritako Jaurbatzaren alde egin bear dik, aren bizkar bizi danak. lgerri zioteken, bide artatik bazijoazen, az– kenean asarretu egingo zirala. Naparrentzat biraoak itun katalanen arrazoiak. Aien pinta– suna zalantzan jartzea ere... Zumarraga'n sar– tu ziranak, beste elkar-izketa berri batean así itun: 27

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz