BCCCAP00000000000000000001808

uan polliki-polliki gurpillei eragiten. Baña oraindik bere lekuan jarraitu zin. Andik be– reala, beste txistu bat, eta trena arnaska ari uan. Azkenean, geltokiko buru zegonak, jo zin ezkilla. Orduantxe jarri uan martxan, ala– ko purrustada bat egin eta denai astindu bat eman ondoren. Nere biotzak bere barruan ala zioken: - Agur, Donosti! Noiz arte? Eta trena bazieken bere barearen martxan urrutiratzen. Itzuliko ote giñan? Orra gu lauron galdera. Itxaropenik ez uan palta. Trena bazieken, bere bideari lotua, egan– sube bat bezela, ke-mototsak aidatuaz, erri bat igaro, bestea igaro, danetan itxoginaldi bat egiñaz. Erri geienak larritasun-pean, erdi ustuak, gaztedi guzia palta, batzuk igesi egiñak, bes– teak il edo espetxean, soldadu ere asko, errian zeudenak ere beldurrak, naiko negarra baze– goken len pakean bizi ziran erri koxkor oie– tan. Geltoki bakoitzean ikusten genin guardia– zibillen bikotea. Bidean ere nonai, beren ka– pote aundi aien barruan bueltaka-bueltaka bilduak, ziri bat bezela beren pusillen mutu– rrak gora zituztela. Aiea zear-begiratuak! Ormaiztegi'ra iritxi giñanean, bidea •itxia Úgoken trenarentzat. An; atera ta autobus koxkor batean sartu bear izan genin, aurrera– xeago joan ta berriro trenean sartzeko. Bitarte 23

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz