BCCCAP00000000000000000001808
ikusita, ez uan iñor arritzen. Jainkoak zekik, egunaren buruan zenbat alako etzituzten iku– siko. Andik, gure baserri ingurua ederki ikusten uan. Baña orduan gandu itxi batek estalia zeukaken, gure biotzak bezela. Mendia non zan banekiken. Baña ez uan ageri. Alare, biotzak billatzen zin oroitz goxoko kabi ura. Ala nioken naigabez hetea: - Ez dezute, guk ezik, zuek ere Gabon alairik igaroko. Onuzkero anaiak bazekik ez gaudela Ondarreta'n. Norabait eraman gaituztela, agian ari egia esango zioteken, eta guretzat zekarzkin apari– bazkariak berriro etxera eraman bearko ziz– kin. Gu orduan non geunden jakin balu, ber– tara ekarriko ziguken, bide-galtze aundirik etzeukaken-ta. Denon arte bidean jango ge– nin. Berdin gure kargu zeudenak, etziguteken ur-txurrrupa bat ere eskeñi bide guzian. Burutapen auek nerekin nebilzkila, etorri uan bertaraño trena, arnaska ta ke-jario. Bere burni-ots artean noizbait geratu uan. Barruko jendea erten zanean, an sartu giñun. Gure trasteak oñetan jarri ta bagoiaren bazter ba– tean exeri, guardiazibillak bestean genitula. Berriro besorik-beso lotu giñuzteken binaka. Etzeukateken nolanaiko beldurra. Bein Or– maiztegi'tik igaro giñanean, ondo zainduak joan giñun. Unetxo batean olaxe egon giñun, nora ote garamazkin pentsatzen. Txistu aundi bat egin zin trenak, eta asi 22
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz