BCCCAP00000000000000000001808
Banaketak ez itun geratu, Bilbo artu zuten arte. Emen jarraituko ziteken. Donosti'ko karrika basamortu aiek barre– na, bertako jendea, auetakoak ere bai, asko oraindik larritasunez lotuak zeudeken. Baze– kiteken zer lan ari zuten militar sinisberak. Oraindik aske bazeuden, txatxu baten salake– ta aski zala artu ta Ondarreta'ra eramateko. Otza zegoken gañera. Orma beltza esaten diogun oietakoa zegoken egiña. Gero, goizera, mendiak beera arraxta-lañu itxi bat sartua, ta polliki-polliki loditzen ari zana. Bereala iritxi giñun treneko geltokiraño. Besorik-besoko lotura kendu ziguteken, baña eskumutur lotuakin erten giñun. Ordu erdi inguru igaro genin gutxieneko. Ez giñala ga– raiz iritxiko-ta, gure guardiazibillak larri itun lentxeago. Emengo trenak, pake-denboran ere, atze– ratuak ibiltzen oituak zeudeken. Gudatean, berriz, iñork etzekiken noiz etorriko ziran. Orduan beñepin ogei minuturen atzerapena– rekin azaldu uan. Jendea konten alare, atzera– tuago iritxi etzatako. Ke ta zalaparta zeriola, etorri uan noiz– bait. Bitartean, otzak daldaraka an egon bear. Tren artan ere, bada, ez giñun asko berotuko. Ez geundeken, alderatzeko ere, ondo jantziak. Ondarreta'n ez baigendun bearrik, eta ordu– beteren aurrearekin eman ziguteken abisua. Ezer eskatzeko ez genio betik. Jendea bazebilleken ara-onera. Gu, berriz, geldi-geldi, bi guardiazibillen erdian. Gu ala 21
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz