BCCCAP00000000000000000001808
sartzen. Bi beti egoten itun armatuak, baña asaltokoak. Laurok erten giñun ar-lekura. An zeudeken gu bidean zainduko giñuzten guar– diazibillak. Betikoak, Jaunari eskerrak. Len ere zaindu giñuzten katalan aiek, alegia. Poz– tu giñun. Zenbait ero gaixto oietakoak izan balira, bide guzian mutu joan bearko genin. Subegorria bezela jartzen itun, euskeraz na– baituta. Oietakoak izateko, jator xamarrak, aien esanera makurtu ezkero. Gure izkuntzan beñepin uzten ziguteken. Lotu giñuztenean, buru egiten zuenak ala esan ziguken: - lgesi egitea bururatuko bazaizuteke, erruki gabe bertan ilko ziñuzketegu. Lenengotik sinistu genioken. Etzin bi al– diz esan bearrik. Ainbeste proba eman al ziz– kiguteken. Txuxenean eskumuturrak lotu Ienengo, ta gero binaka besorik-beso elkar, ta atarira era– man giñuzteken, berebil koxkor hatera. Gure traste pixarrak atzera bota zituzten. Aien aurrean bi guardiazibillak. Gu, be– rriz, txoperra ta bi armadunen erdian. Berai– zik ere, guk ikusteagatik, an bertan bete zizki– teken pusillak. Txarrik pentsatzen bagendun ere, eroso geundeken, atzez aien pusillen au– rrean. Aiek, iru; aske ta armatuak. Txoperra ere oietakoa izango baizan, eta ez uan utsik Joango. Abian, agurtu genin Ondarreta. lnpernu herbera geratu uan, gu andik erten giñanean. 20
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz