BCCCAP00000000000000000001808
genituenak, aske zeudeken. Orduantxe sinistu nin, egia izango zala. Erten giñun; baña andik etxera etortzeko moduak nola egin? San Pedro eguna uan; la– runbata. Gure militarrak jai ziteken, eta aien agiririk gabe etortzerik ez. Treneko txartela ere, aiek eman bear ziguteken. Gu orduan di– ruz urri genbiltzaken; ango berri ez jakinki, berriz. Bikario jauna oartu zanean, guri laguntzen ziguten emakumeen bitartez egin zizkin Jan oiek denak. Baña, egun artan, etortzeko tre– nik ez. Geltokian igaro genin gaua. Apari ta gosa– ria, dena, gure ongilleen bizkar geratu uan. Goizean, trenaren zai geundela, inguru ar– tako artzai bat zegoken geltokian; ta, euskeraz nabaitu giñunean, ala esan ziguken, gure par– delak ere ikusten baizituen aldamenean: - Egingo nikek apustu, zuek abertzaleak zeratela -esan ziguken. - Bai. Orregatik pasa ditugu bost urte es– petxean. - Zuek eta gu -bera karlista baizan- bes– te katolikorik etzegok España'n. Orain agintzen dauden auek, denak gorriak dituk. - Eskerrík asko, motel!. Garai onean oroitu aiz. 11 da gero, ollo-salda bero -nioken nerekiko. lgandea uan. Andik Bilbo'ra iritxi ta an meza entzun ondoren, etorri giñun txuxenean bost urtez lenago erten giñan etxera. 190
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz