BCCCAP00000000000000000001808
ten itun, euskaldun garbiak, gatzagatarrak. Aiei Gasteiz'en egin ziteken consejo de gue– rra; ta guri, Donostia'n. Baña egun gutxiren barruko gora-beera izango uan. Gotzai jauna– ren esanak asi itun betetzen. Baña bai bikario jaunarenak ere: lanak etzirala bat-batean egingo; banaka-banaka baizik aztertuko zutela kaso bakoitza; ta orta– ra urtel,ete joango zala. Ori <lena gogoan geneukaken. Alare, aien erteera guretzat ere ziurtasuna uan: laxter eto– rriko zala gurea ere. lgandean, bikario jauna etorri zanean, esan genioken bi gatzagatar nola erten ziran, eta ala erantzun ziguken: - Zuena ere ez <lago urruti. Ta ondoren: - San Pedrotan izango da zuena. Illabete inguru palta baizan. - Badakizute ura dala zeruetako atezaia, ta zergatik ez mundu ontakoa ere? Gu, beñepin, ametsetan asiak giñun: Or– duña'tik gu izango giñala urrengoak. San Pedro eguna ere etorri uan. Apaiz txi– ki batek eman ziguken meza. Baña bukatu baño lentxeago azaldu uan bikario jauna, ta itzegin genin. Abian, ala esan ziguken parrez– parrez: - Emen al zagozte oraindik zuek? - Bai, jauna, bai. Orra San Pedro eguna ere etorri. Baña agian beranduegi etxeratuko zan, ta oraindik lotan egongo da. 188
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz