BCCCAP00000000000000000001808
itzegiten genin. Gotzai jaunak zer itxaropen eman zigun esaten genionean, ala erantzuten ziguken: - Lan oiek ez dituk egun batetik bestera egiten. Baña, bein asten diranean, bereala er– tengo zerate, aspaldian espetxean zaudetenak. Badakizute zenbat milla egongo zeraten? Oiek denak banaka-banaka aztertu bearko dizkitek, expetxeratuak itxu-itxuan atera gabe. Auek maltzurregiak dituk ortarako. Orduña'n Itxarkundia batalloia egon uan; errenderiar asko zan batalloia. la mal– koak erortzen zitzaizkioken, garai aiek gogo– ratuz: - Aiek eliz-funtzioak egiten zizkiguten! Abeslari bikañak baitun sail artan. Gero, bat bakarrik utsegin gabe, fauna artzera. Aiek joan ziranean, beltzak sartu itun, ta ez eliz ta ez funtzio. Biraoa galanki. Noizbaiten buruan, orratik, asi itun aska– tasunak. Maiatzaren azken aldera zala uste dit. Gallegoa, bakar soil bat, atera uan lenen– go. Askatasunak atsegin eman bazion ere, etzin gizarnjoak poz aundirik eraman. Nora joan etzekila baitzebillen. - Nora joango nauk? _:zioken-. Emaztea bi aurrekin utzita sartu niñun; geroztik beste bi jaio dituk. Ura triste joan bazan ere, guri poza eman ziguken. Bikario jaunak ziona egia bazan, lax– ter jarraituko zioteken berriak. Ala gertatu ere. San Kristobal'dik gurekin etorritako bi er- 187
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz