BCCCAP00000000000000000001808
Zerbait erostera goazela, biok izketan asi gi– ñun, eta laxter aske aterako zan itxaropenak zeuzkaken. Ertetzen zanean zer egin bear zuen galde– tu nioken. Ala erantzun zidaken: - Ezer ez. Auen mendean etzegok ezer egiterik. - Eta, besteak aginduko balute, zer egin– go uke? - Zer egingo nuken? Nere jolasik gozoe– na, ai7kora ·aundi batek.in enbor baten gañean apaizen lepoa moztea izango uke-erantzun zi– daken. Nerekiko ala nioken: - Itxusia ezik, eroa ere ez aiz txikia i. Olako gutxi itun tartean. Baña baitun or- tara pentsatzen zuten batzuk. Iilabeteak polliki-polliki baziaziken. Kan– poan zebillen Europa'ko gudaren berri ikas– ten genin iñoiz. Alemana, Prantzi'ko lanak eginta, Inglaterra gerorako utziz, beste aldera joana uan. Bai Churchill'ek esan ere: - Molda gaitezen, beste bi,edo iru urteta– rako guda bazeukagu-ta. Baña eman ziogu bukaerari asiera. Beraz, onen iritzian, alemanaren arroke– riak beste urte batzutan irauten bazuen ere, seguru bezela jotzen zin, guda berak irabaziko zutela. Asko poztu zin emengo jendea: - Y con ellos irá Franco. Baña, zoritxarrez, ura asmatu bazuten ere, onena etziteken asmatu. Erriko bikarioarekin ....:apaiz jator bat- 186
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz