BCCCAP00000000000000000001808
bat illabetean. Andik aurrera, larunbatero erropa zikiña eraman, ta garbia ondo plantxa– tu ta usai gozotua. Askotan, zaarra txarra ba– zan, berria berenetik jartzen ziguteken. Guri lagundu zigun aietako bat, Karmen lbañez uan; arakiña. Etzizkiguken berak gar– bitzen; baña bai berak ordaindu. Ordurako urteetan aurreratua xamarra. Noski, onuzke– ro illa izango dek. Jainkoak ordainduko al zioken guri egiña, berdin guk ez diagu or– daintzerik izan-ta. Garizuma etorri uan, eta etzekit noren as– moa izango zan. Noski, bikario jaunarena. Oso gizon jatorra; baña etzin asmatu. Mi– xioak eman zizkiguteken espetxean. Sinismen geiago etzegon lekuan, eta mixeri gorrian ze– gon jendeari, mixioak ekarri? Etorri ziranean, ateetan artu genizkin, len errietan egiten zan bezela: gurutzea aurretik, ondoren mixiolariak, gero gu batzuk, sinisme– nez, euskaldun asko bezela. Besteak, berriz: - ,Vaya trágala! Batzuk, illez ta bizarrez josiak, erdi larru gorririk, oñetakorik gabe, errenka-errenka, baldea ta erropak eskuan zituztela. Atzetik, berriz, deabruak, zein joaten zan eta nor ez ikusteko. Jesus Judea aldean ibiltzen zaneko oroitzapenak zetozkidaken, errukiz «Mise– rear super turbam» zionetakoak. Arek, ordea, gaixoak sendatu egiten zizkin. Auek ez. Aste osoa itzaldia ta itzaldia igaro genin. Eliza beti betea, jakiña. An baizebiltzan <lea- 183
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz