BCCCAP00000000000000000001808
rria igaro ziteken. Gaizki jan ta gaizki jantziak, ez uan batere arritzekoa. Illabeteak baziaziken polliki-polliki, gu Andaluzia'n bizi giñala. Beeko jan-lekuan bizi ziran aundizkiak ez baziran oroitzen, guk an bizi bearko genin zorrien janari. Baña uste gabeko batek erakutsi zieken Andaluzia'n euskaldunak bizi zirala. Burniz– ko bola bat bauan. Ordurarte, txapeldun ger– nikar gazte bat zegoken. Baña bizkaitar base– rritar asko aritzen itun arekin jolasean. Alako batean, nere anaia joan uan, zer ari ziran ikustera. Artan Errenderi'ko markik onenak autsia uan anai ori; ta, txanda utzi ziotenean, bota zin. Bai baserritarrak ondo begiratu ere. - Onek emengo marka guziak autsi diz– kik. Deitu ziteken gernikarra. Arekin ere garai atera uan. Aundizki aiek ikasi zutenean, naigabez ge– ratu itun, euskalduna etzan bat garaille atera zalakoan. Baserritar aiei galdetu zieteken: - Nor dek orí: katalana edo andaluza? - Zer katalan ta andaluz! Erderaz ez da- kin giputxa dek eta! Poztu itun, ori entzun zutenean. Pelotan ere euskaldunak baizeuden gallen. Bereala bi– llatu gaitziken. Baita beren artera eraman ere. Oraindik geiago: nork erropa garbitua ere be– rak billatu ziguteken. Orduantxe bukatu itun gure arrapazkak eta arropa garbitu eziñak. Baita zorriak ere. Amaika odol edan zidateken zikin oiek lau 182
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz