BCCCAP00000000000000000001808

nak animalirik gaixtoena menderatzea dek ori -erantzun zidaken. - Bai. Baña angoa ez danarentzat, nazka- gama. Alare, asko itun aietan, pelotaren berri ze– kitenak; eta polliki jokatzen zutenak ere bai. San Kristobal baño zikiñagoa uan au, nos– ki. Zorria kintalka, etxe ta kanpo. Orman zi– potz bat sartu ta an aritzen itun, larrugorririk jarrita, olloak eguzkitan bezela, arratsalde santu guzian zorriketan. Ni ere leporaño bete niñun. Baña, guk lo egiten gendun lekuan, denak berdintsu bizi giñun, eta ez uan iñor arritzen. Etzeukaken iñork iñori kargu artze– ko arrazoirik. Etorri ziranean, aiton batzuk ezagutu niz– kin. An aritzen itun kantari. Oraindik egural– di epelak egiten baizitun. Baña, bein otzak asi ziranean, neguan txantxangorria bezela puz– tu ta geienak Orduña'ko kanposantuan utzi zizkiteken. Goizean eguzkia ikusten bazuten, arin– arin jantziak aterako itun. Baña, goibeltzen bazuen, apaiza ibildeunera bezela, manta aundi bat burutik beera arrastaka zutela. Batek ala esan zidaken: - Aquí reina invierno perpetuo. - Gizona, oraindik ez dek negua sartu -erantzun nioken. - Atera al dek, sartzeko? -erantzun zida- ken. Auek, beñepin, leku epelekoak, negu go- l 81

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz