BCCCAP00000000000000000001808
- Zer? Berri txarren bat bai al diagu? -galdetu zidaken anaiak. - Bai, motell, bai. Gaurko egunerako ez goxo-goxoa. Kapelu-aundi aiek egin zigutek beren jokoa. Gaur bertan, emendik norabait bagaramazkitek. - Gaur bertan? Erotu al dituk oiek? Edo ez al zekitek zer egun dan gaur? - Ez dituk eroak. Benetan gaixtoak, bai. Daukatenetik ematen zigutek. Beren bidetik txuxen ziazik. Ez ditek gure zoritxarra beste– rik nai., eta gaurko au ez dek txikienetakoa. Urte guzian etxetik urrun bizi diran sendiak asarre pixarrak aztuta beren sendietara biltzen diran egunean, guk gure maiteekin artu-emanik izan ez dezagun, lotu ta beste bazterren hatera. Ta, okerrena, gaur arratsean jaioko dan Aurtxo paketsuaren izenean. - Eta goizetik? - Bai, motel!. Oraintxe: amarrak aldean. - Demoniñoak dituk auek. Ori, gaixtoz egindako lana dek. Zer galtzen ditek, gu Egu– berriak pasa arte emen edukita? Au etzeto– rrek guretzat bakarrik gaizki. Etxekoak, jaki– tean, onak geratuko dituk. Auek ez dituk kristauak, egun zoragarri auei ere etzietek be– girunik-eta. Nora esan al dik? - Galdetu ziot; baña ez dakila esan zi– dak. Gezur bombilla. Agiria or zeukaken mai gañean. Or egongo uan nor ta nora goazen ere, nere iritzi apalean. Bañan auek ezkutuan ta ixilka egiten ditek lana, geiena supri– erazteko. 18
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz