BCCCAP00000000000000000001808

Urrutitik komonera etorri bear zutenak zeuz– kateken ixtilluak. Ots geiegirik ateratzen ba– zuten, edo lo zegonen bati oñak zapaldu, go– rrienak entzungo zizkin. Espartzin-erasoren bat artu ere bai. Berandu xamar iritxi giñun ta ez genin ezer ikusterik izan. Bere garaian pasa zigute– ken aparia: azpilla txar bat bete, arroz egosi txuri-tx\ilria, koipe-izpirik gabea. Orduña'n egon giñan denboran, otordurik geienak ala– koak izango itun. Ez <lit esango gutxi ematen zigutenik; baña kemeník gabea. Jan ta iru ordu baño len, uretan ziaziken aren indarrak. Bi kontratista z1:udeken gure mantenura– ko. Auek irabazi bearko ziteken. Zuzendariak etzin aukera ori galduko. Orduña'n ere, pre– soak itun galtzen zutenak. Beste guziak, ira– bazian. Gaua erdi txintxilik igaroagatik, or non– bait lo egin genin. Ez uan ain arrats txarra izan. Garbiketarako, denetan bezela, eziña. Asko giñun ta leku gutxi. Beti zaitzalle batek an egon bearra, zer gerta ere. Gosal ondoan, bada, erten giñun eguraste– ra. Baneukaken zer moduzko inguruak zeuz– kan ikusteko gogoa. Zearo ase nizkin begiak. Emen mundua ere ikusten genin; ez zerua ba– karra. Orduña bera ta bere inguruko men– diak. Mendiz inguratua zegok Orduña. Baña ez txorakerizkoak. Etxe bikañak bazeuzkan ere, martxa gutxikoa iruditu zitzaidaken. Nekazaritza ere 179

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz