BCCCAP00000000000000000001808

Miranda alderaño iritxi giñanean, denbora puska bat igaro genin zai. Aldaketak egiten aritu ornen zirala. Ondoren, aldapa gora artu genin berriro. An bertako burnibideetan lan egiten zutenak baitun gurekin, eta Bizkai al– dera ginjoazela esan ziguketen. Ez uan guretzat, batez ere euskaldu– nontzat, oso berri txarra: ez giñala, alegia, etxetik askoz urrutiago geratuko. Neketan zieken trena. Baña noizbait azal– du uan uri koxkor bat beeko sakonean: Zeki– tenak, Orduña ornen zala esan ziguteken. Oraindi'k beste kilornetro batzuk igaroko ziz– kin, eta gure trena aldapan geratu uan, Ordu- ña baño gorago, baña ango geltokian. • - Orduña'ra ote goaz? -genioken elka– rri-. Ernen bai aldek, ordea, espetxerik? - Ik bai al dakik, txoriak non ipiñiko duen kabia:? -galdetu zioteken. - Ez. Ikusi arte ez beñepin. - Auekin ere berdin-berdin gertatzen dek. Presoak gañezka zeuzkatek, eta etxe uts bat aski ditek an espetxea jartzeko. San Kris– tobal 'ko rnuturrean jartzen duenak, non ez dik ipiñiko? Jesuitena izandako kolejio aundiren bat bazala. esan ziguteken, eta ara joango giñala noski. Gu, beñepin, an jetxi eta gure esku lotua– kin aldapa beera joan giñun, gure pardelak ezin eramanik. Erriaren erdi-erdian zegoken kolejio aundi ori. An ikasi ornen zutela Jose Antonio Agirre ta gañerakoak. Atez aurrera 177

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz