BCCCAP00000000000000000001808
Kamioi zaar aietan exerita, bereala igaro giñun Iruña'ra, ia lau urte lenago larri asko igo giñan aldapak beera. Naparrak segunda revuelta deitzen ziotena igarotzerakoan, nere biotzean ixilleko oroitzapen bat izan nin, an pusillatu ornen zituzten bi milla ta geiago– rentzat. Erru gabeko gizarajo aiek, Jainkoak ar ditzala bere atsedenean. Geltokian, oitura bezela, ordu erdiren bat igaro genin trenaren zai. Jende asko zegoken. Aiek ere, gu bezela, noiz etorriko pazientzi osoan itxogiten. Ortxe, ogei minuturen atze– rapenarekin, etorri uan ketan, arnaska ta ka– rrankaka, ¡:tlde guzietatik ziztuka ta ur jario. Gure guardiazibillak, berriz, elkarrekin eztabaidaka ari itun. Kapitanak, furgoi itxie– tan nai zin; besteak, berriz, jendeketako ba– goietan. Azkenean, kapitanak berea egin zin. Furgoi itxietara sartu giñuzteken, lanparoiz jositako idi zaarrak bezela. Bi leio txiki alde hatera, burni-sarez itxiak. Bestera, ate aundi bat sarrerarako. Aulki edo kaja batzuk bazeuzkaken barruan; baña ez bear ainbeste. Zaarrenak an exeri itun; eta gu, bide santu guzian, lotuak eta txu– tik joan giñun. Onuzkero Madrid'eraño iritxiak izango gi– ñalakoan, arrituak benetan geratu giñun gel– toki batean. Oraindik Gasteiz'en geundeken. Lendik ezaguna bainuen geltoki ura. Emen eman ziguteken bazkaria: opil kox– kor baten erdian, urdai-azpiko xerrenda bana. Ura txutik jan ta aurrera. 176
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz