BCCCAP00000000000000000001808

ORDUÑA Lau urteren buruan, lagunak agurtuz, ar– zulo ura ere berdin, gure trasteak pardel ba– natan bildu ta erten giñun kanpora, zeru– sapaia besterik ikusten ez gendun lekutik. la aztu zitzaiguken mundua nolakoa zan. Zubi ondora erten giñanean, ura uan ikus– garria! Beeko sakonean zegoken Iruña xaarra, guda irabazi zuelako arro, baña gu bezin menperatua. Ase-aldi ederra artu ziteken gure begiak, lau orma zaarren erdian beti bat eta berdin ikusten oituak. Baña laxter azaldu itun txapel okerrak, ez geiegi pozteko, ez ginjoazela aske adieraztera, beren pusillak bizkarrean, ta gure eskumutu– rretako antxilla eskuan. Zubiz kanpora atera-alean, kamioietara igotzen giñun, zaarrak aske ta gazte sasoikoak lotuta. Etzeukateken bista txarra. Euskaldun bat bakarrik etziteken aske utzi, gazte ta sa– soikoenak, izan ere, gu giñun-ta. 175

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz