BCCCAP00000000000000000001808
aurretik esan ziguteken gotzai jaunak ikertxo bat egingo zigula. Baña, Iruña zaarrean ere, Jesusen Biotzaren ibildeuna egiteko moldake– tak asiak izan bear ziteken. Etzekit ibildeuna esan edo militarren ager– pena. Berdin aiek jabetuko zirala etzegoken zalantzik. Ainbeste eriotz ekarri erazi zute– nak, lagunduko zioteken, lagun urkoak sal– batzearren bere odola ixúri zuenari. Etzite– ken, ez, ixpillu ontara asko begiratzen. Beñepin, Iruña'ko arrokeriak utzita, arratsaldean gotzai jauna San Kristobal'era igo zitzaiguken, denak aztu ta utziak geunden preso gizarajo auei poz pixar bat emateko as– moan. Arentzat oraindik gizonak giñun. Patioan oitura bezela genbiltzaken batzuk, eta a formar jo ziguteken, denak kanpora dei– tuz, itzaldi sonatuetan bezela. - Orain ere badiagu itzaldi aberkoiren bat -zioken jendeak. Alako batean, aurrez-aurre, balkoian, gotzai jauna azaldu zitzaiguken. Bere ondoan, zaindari bat, apaiz ta mojak, eta beste apaiz– gaien batzuk. Ura jendearen run-runa! - ¿A qué viene ése: a remachar nuestra desgracia?-batek. - Ese viene a mofarse de nuestra impo– tencia -besteak. - Ez, gizona, ez. lkusiko dek, berri onen bat nola ekarriko digun. Jakin baño len, gizo– nak ez dik ortara ari bear. Oso itzaldi motxa egin ziguken. lbildeune- 171
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz