BCCCAP00000000000000000001808

Laxter ulertu zin arek, zergatik galdetzen nion ori, etxeko eskeñiaren berri ez bazekin ere. - Joan? Eta nora? - Ori ez dakit -erantzun zidaken; baña arek nai ta nai ez jakin bear zin, an edukiko baizuen paperean-. Esaiok anaiari ere. Zuen trasteak bildu ta prepara zaitezte, guardia zi– billak billa etortzerako. Ura an utzita ninjoala, begiratu triste bat egin zidaken atzetik eta kito. - Oraintxe sartu zigutek epela! Agur, gure apari ta bazkariak! Agur gure ta gure etxeko pakeak. Egun okerragorik ezin ziteken aukeratu. Anaia laxter etorriko uan espetxera bere pardeltxoarekin, egunero joaten uan Donos– ti'ra-ta. Gure galdera egingo zin, eta andik norabait eraman giñuztela esango zioteken. Guretzat Gabonak, tristeenetakoak izango itun, bidean noski igaro bearko baigenitun. Etxekoentzat ere, bada, ez oso alaiak. Ez bai– zuten sinistuko. Egia esaten bazieten ere, oke– rrena pasako uan aien burutik: - Ea bazterren batean il egin dituzten. Urteberritan, gero an azaldu uan aita es– petxe berrira, bizi giñan eclo ez jakitera. Etze– gok esan bearrik, aien Eguberri-jaiak nola– koak izango ziran. Nere trasteak artuta triste erretiran ikusi niñunean, bai-baizekin arekin izketan aritu nintzala: 17

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz