BCCCAP00000000000000000001808

tan goiko orma-gañetik arrapatuz. Gero tira billobentzat gordeko ziteken. Baña billobak ez ote ziran gero aitonak baño aurreratuagoak izango? Auek arro astaputz batuzk besterik ez itun. Berak gure bizkar par egitera etortzen baziran ere, guk egiten genin par aien kontu– ra. Bañan baitun min geiago egiten zizkiguten ikertxoak. «Zorigaiztoko ostegunak!» amaika aldiz esanak giñun. Ez, Iruña'ko neskak bixi– tara etortzen ziralako. Aiek beti poza ta itxa– ropena ekartzen ziteken. Baña militarren batzuk baitun, auek iztitzera bidera ertenak, ta bakarren batzuk atzeratu-erazi ere bai. As– kotan bakarka ibiltzen baiziran. Baña laxter ikasi ziteken, batasunak sortzen duela indarra; ta sallean asi itun etortzen. Sar adi ogei edo ogei ta amar nesken tartean, aiei galerazi nairik. Laxter urratuko ziteken. An ere, bada, galerazi nai zutenak etsi ta asarre erretiratu itun. Gu naigabetzen giñuzten oiek, ostegun– arratsaldero, egun ona bazan beñepin, beren maisuekin etortzen ziran eskol-umeak itun. . Balara batean goitik guri begira egon on– doren, lekaimeak bazii-an irakasleak, gu nor giñan ta zer asmotan ibilli giñan esango ziete– ken. Dena gézurra ta saltsa, umetxoen biotz erru gabeak iruzurtu. Gero, abian, besoak ja– soz, Cara al sol kantatuko ziteken. Eta, gu su– minduak utzita, etxera. Mojak joan orduko, prallegaiak. Auek ere berdin-berdin egingo ziteken. Gu deabrutzat 169

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz