BCCCAP00000000000000000001808

koak, goitik bean gabiltzanei begira. Zer mo– duzkoak ote geunden ikustera etorriak, noski. lgesa aurretik baño itxura obea geneukaken, zikiñak eta gaizki jantziak bagenbiltzan ere. Aspaldiko apaiz euskaldun bat banin oso ezaguna; eta, bixitara etorri zan batean, ala esan zidaken, bere umore onean: - Zuen askatasuna edo ez, erabakitzen asiak dituk. Eta ir~di au esan z;daken: - Gure Franco'k bi txakur zeuzkak bere zaitzalle. Biak, guda irabazten asko lagundu diotenak. Bere katearekin lepotik lotuak ze– bilzkik: Eliza ta aberatsak. Elizak asko lagun– du diola, etzeukagu ukatzerik. Onek orain sari txiki bat eskatzen dik: preso guzientzat askatasuna. Aberatsak, berriz, diru asko txau– tu dutela guda irabazten eta baituak nai dizki– tek esku-lan merkea, galdu dutena irabazteko. Bi txakurrak, Franco'ren eder egiñaz, or ze– biltzak bere inguruan. Nork irabaziko ote du? Kapelu aundiak, beñepin, asiak itun es– petxeetara beren bixitak egiten, nongoak, ur– teak eta abar ikasi nairik. Gure askatasuna, bada, gizon-iltzalle ba– ten eskuetan zegoken. Zer aldarte izaten zuen, aterako giñun. Bestela, lotuko giñuzken aberatsen langille bezela, berak egindako on– damenak konpontzeko. Bein guda bukatu zanean, San Kristobal zirkotzat artu ziteken. Noiznai emen itun agure zaarrak falanje– jantzian, patioan gabiltzala gu beren argazkie- 168

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz