BCCCAP00000000000000000001808

gure aurretik igarotzerakoan, bidea utzi, goiza edo arratsa zan buenos días edo buenas no– ches esanaz. Beti on egiten duenari, nork artu bear ziok gorrotoa? Batek berrogei bat urte izango zizkin. Bes– teak, ogei ta bosten bat. Baña ez itun beti be– rak etortzen. Txanda egiten ziteken. Auek txuriz jantziak zebiltzaken, uxoen antzera alegia. Laxter azalduko itun beltzez jantziak ere beleak: Iruña'ko bi ap:tiz gazte. Auen etorrera etzin jendeak, mojatxoena bezin zoramenez, artu. Auek ere, jakiña, gotzai jaunak bialtzen zitunak. Baña ez itun San Kristobal 'en ge– ratzen. Arratsero Iruña 'ra jetxi. lgandero ta jaiero, gu patioan txutik jarri– ta, batek meza ematen zin; besteak, berriz, itzalditxo bat egin. Baña eguneko ebanjelioa bakarra; politikarik ukuitu gabe, bere esan– naia agertu. Lenengoan etzizkiteke11 ondo artu. Alda– rean azaldu ziranean, alako run-run bat na– baitu nin. Baña, azkenerako, mezarengatik ajola aundirik ez bazitzaien ere, itzalditxoa poz;k entzuten ziteken. Etzegok zalantzik, eskubitarrak izango zi– rala. Bestela, etzieken sartzen utziko. Baña benetako apaizak itun. Nik etzeukat ezertxo ere aien aurka esatekorik. Ezta besteak ere. Ed0zeñekin izketan jarduten ziranak; eta, al baz11ten, lagundu. \11ojatxoak beren gaixotegian sartzen itun, eta ez genizkin apaizak bezela ikusten. Auek 164

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz