BCCCAP00000000000000000001808
Ordu ezkero galerazi ziteken, zelataria ja– rrita, iñork etzezan bere neurria baño geiago artu. Alare, au aztu zanean, lengoan jarraitu genin. Garbitasunean eta janean irabazi egin ge– nin. Baña tengo zaitzalleak baño erreagoak itun oraingoak. Etziguteken ezertan ere pa– kean uzten. Noiznai bagenin itzaldia, beti aberkoia ta Franco'ren aldekoa. Oraindik go– goan zeukat, gizon baldar, bizar-aundi batek esan z1guna: - Onean edo txarrean, gure uztaipetik igaro bearko dezute. lgesaren ondoren, ikasi ziteken San Kris– tobal'ko berri. Etzin gotzai jaunak egokiera au galdu. Norbaitek esanta, bagenekiken San Kris– tobal'ko bazter batean obra txiki batzuk egi– ten ari zirala. Zertako ari ote ziran? Jende geiagorentzat leku berriak jartzeko asmoan? Amaika galdera egiten ge!!in; baña etziguken iñork erantzuten. Alako batean, aurrera xa– mar zegon oñatiar batek esan ziguken: - Gaixotegirako mojak ekartzeko ari di– tuk or !anean. - Mojak San Kristobal'era ekarri? Nor– baitek ziri ederra sartu dik. - Ez, ez. Ezeren okerrik ez bada, ama– bost egun baño len gaixotegian mojak jarriko dituk. Neri. or dabiltzanak, ala esan zidatek. - Baña noren bitartez? Bertako agintari auei ori etzaiek komeni. Emengo berri ikasi– ko ditek. eta Bergaretxe'en purrustaldiak iku- 162
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz