BCCCAP00000000000000000001808
teken jana, eta beste errextasun batzuk jarri. Len alako Jau ematen ziguteken. Jakiña, bu– rruntzalikada bat; baña trinkoa. Lengo txitxareak orain puztuta geratu itun; eta, banaka-banaka, ankaz aurrera ziazi– ken. Auek etziteken asko irabazi. Ezagun zin jendea poztu zala. Ez uan, len bezel,, Artzik tragaperras 'en azaltzen. Berak, besteak gose,ak il-erazi zitun bezela, Iruña'ko espetxean bukatu zizkin mundu ontako egu– nak, pusillatuta alegia. Egundo militarrak zu– zentasunik egin badute, arekin e:gin ziteken. Lengoak zenbat lapurtzen zigun, orain na– barmen ageri uan. Oraingoak ere etziteken arek baño geiago kobratuko; galduan ere ez itun ariko, ta, esan bezela, gutxienez Jau ala– ko ematen ziguteken. Alare, paketeak sartzen uzteak kendu zin San Kristobal'ko goserik Jeiena. Amabostetik amabostera artzen genin. Beti, iraun zezaken gauza. Sei-zazpi libra txokolate bai, pakete bakoitzeko. Gure gelan geundenak, denak artzen ge– nin. Iñoiz azkari edo merienda ederrak egin ere bai. Tragaperras 'tik ,irdoa ekarri ta bapo jartzen giñun askotan. Au ere azkenean mozm ziguteken. Bi pe– riodista prantzes zeudekeT', egun batzutarako etorriak, gurekin. Aiek egundoko mozkorra arrapatu ziteken. Bai ixkanbil gaixtoak sortu ere. Zaitzalleak etorri itur . Noizbait errenditu zizkiteken. Baña ardoaren estraperloak ere bukatu itun San Kristobal'en. 161
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz